Mikronesiako 1960ko kultur iraultza
Gako-hitzak:
Mikronesia, gizarte aldaketa, gizarte antolamendua, familia, diru irabaziakLaburpena
Mikronesia uharteak jasan zuen kultur iraultzak bizimoduan eragin dramatikoa izan du, alderdi materialak –elikagaiak, jantziak– ez ezik, hango gizarteen antolamenduaren oinarriak ere hartu zituelako barruan. Azken berrogei urteotan Mikronesiako ohiko familiaren itxura aldatu da lurgintzan oinarrituriko familia hedatuek eratutako talde handietatik sarritan etxeko jaunaren edo andrearen nominari esker bizi den familia nukleardun eredu batera. Artikuluak aipatzen duenez, mende oso batean irletan diru irabaziak gehituz joan dira, eta erakusten duenaren arabera, 1960.eko eta 1970.eko hamarkadetan, gobernuak milaka langile kontratatu izanari esker, lagun bakoitzeko sarrerak gehitu ziren lagun asko eta asko lurra landu gabe bizi ahal izateraino. Emaitza familiaren berreraketa izan zen; hala, etxe bakoitza lehenago inoiz ere izan gabeko autonomiaren jabe da. Egun Mikronesiak aurrez aurre dituen arazo sozial asko –suizidio tasa handietatik etxeko indarkeriarainokoak–, kultur iraultza haren zuzeneko emaitzak dira.
Itzulpena: Carlos del Olmo. Orrazketa: Aitzpea Leizaola eta Imanol Ilárraz.
Downloads
Argitaratua
Zenbakia
Atala
License
Copyright (c) 2025 Francis X. Hezel

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.