Genero-indarkeriaren erakundetzea Bidasoaldeko alardeetan

Auteurs

  • Margaret Bullen Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Xabier Kerexeta Kalegoi Kultur Zerbitzuak

Mots-clés :

genero indarkeria, Alardeak, genero sistemak, festak, Bidasoaldea

Résumé

Irungo Alardeak (ekainak 30) eta Hondarribikoak (irailak 8) gatazka-iturri jarraitzen dute, emakumeen eta gizonen artean berdintasunezko partaidetzaren aldeko jarrerak eta kontrakoak aurrez aurre daudelako. 2002az geroztik bi ekitaldi bereiz, bata parekide, bestea baztertzaile, gauzatzearen instituzionaltzearekin, gatazka egonkortu eta berdinzaleen aurkako adierazpen bortitzak gutxiago dira, eta ez hain larriak. 2005ko Berdintasun Legea, argi eta garbi eta salbuespenik gabe ekitaldi baztertzaileak debekatzen duena, ez da betetzen. Aitzitik, baztertzaileek udalen babesa eta, hein handi batean, Herrizaingo Sailarena jasotzen dute. Alarde parekideek, ordea, udaletatik batere laguntza ez, eta Herrizaingo Sailetik, baldintzapeko berme eskasak. Indarkeria, edo haren mehatxua, nonahi agertzen da berdinzaleen aurka. Artilukuak argudiatzen du Alardeetako indarkeria, espazio publikoa okupatzeko tenorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aurka agertu ohi dena, gure gizartean oraindik orain dagoen genero-sistema asimetrikoen ondoriozko indarkeria orokorraren sintoma dela.

Téléchargements

Comment citer

Bullen, M., & Kerexeta, X. (2015). Genero-indarkeriaren erakundetzea Bidasoaldeko alardeetan. Ankulegi. Revue d’ethnologie, (17), 11–28. Consulté à l’adresse https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/4

Numéro

Rubrique

Monographique