Ahaidetasuna Needhamen ondoren. Berezitasun kulturalaren eta konparazioaren arteko antropologia

Egileak

  • Aurora González Echevarría Grupo de Estudio Transcultural del Parentesco (GETP). Grup de Recerca en Antropologia Fonamental i Orientada (GRAFO). Universidad Autónoma de Barcelona

Gako-hitzak:

ahaidetasunaren antropologia, orientazio teorikoak, ikerkuntza metodoak, teorien irudikapen estrukturala, kultura arteko konparaketa

Laburpena

Artikulu honen abiapuntua Needham-ek 1971. urtean Ahaidetasunaren antropologiari egindako kritikaren eragina da eta horrek ekarritako bilakaera teoriko anitzak. Horre tarako, Needhamen hiru irakurketa ezberdin dakarzkigu: batetik, Fassin-ena, antropologiak definizio teorikoei uko egin, eta gizarte erabileren zientzia moduan definitu beharko lukeela dioena; bestetik, Porqueres-ena, Needhamen proposamenari jarraitzearen aldeko apustua egiten duena, bertakoen esanahia ulertzen saiatuz eta esanahia bere eremu semantikora itzuliz, eta azkenik, nik proposatu eta GEPT taldean landu duguna, Needhameni kontra eginez ahaidetasuna giza ugalketaren gizarte eta kultural antolaketa aztertzen duen eremu teorikoa litzatekeena. Ahaidetasunaren antropologiaren hiru bide horiek, Needham dute erreferentzia komun, eta ez dira ahaidetasunarekiko hurbilketa egoki edo desegoki moduan hartu behar, baizik eta Ahaidetasunaren antropologiaren proposamen gisa, eta aurresuposizioekin duten baterakotasunaren eta emankortasunaren arabera ebaluatu behar dira.

##submission.downloads##

Zenbakia

Atala

Monografikoa

##plugins.generic.recommendBySimilarity.heading##

##common.pagination##

##plugins.generic.recommendBySimilarity.advancedSearchIntro##