Gerra zibileko autobiografiak: etika, politika eta metodologia
Mots-clés :
Gerra Zibila, tentsio metodologikoak, autobiografiak, testigantzak, justiziaRésumé
Funtsean, euskaraz idatzi ziren hamar kontakizun autobiografikori buruzko testu-azterketan eta hausnarketan datza ikerketa-egitasmo hau. Aukeratutako idazki horiek gerra zibilaren inguruko gertaerak partekatzen dituzte; gure ustez, ongi ordezkatzen dute gerra sasoia bizi izan zuen euskaldun komunitatearen belaunaldia. Narrazio autobiografiko horietan, egileek oso garbi adierazi zuten gerrak zenbat atsekabe, zentzugabekeria eta garraztasun zekartzan, eta jasandako sufrimendua zein latza izan zen ohartarazi ziguten. Egitasmoaren lehenengo zirriborroetatik ohartu ginen egitasmoak zenbait korapilo gordetzen zituela bere baitan itsatsita; besteak beste, metodologikoak, epistemologikoak eta maila politikokoak; eta horiek partekatu nahi ditugu hemen.