Antzezpen praxia prozesu politiko gisa. Hurbilpen antropologiko bat

Egileak

  • Gorka Alvarez Barragán Universidad del País Vasco
  • Iván Alvarado Castro Universidad Autónoma de Madrid

Gako-hitzak:

antzerki, performance, aktibismo, esperientzia

Laburpena

Artikulu honek praxi artistikoari ikuspuntu aldaketa bat ematen dio, zehazki antzerki eta performanceei, ez bakarrik antzezpena kontuan hartuz baita sormen prozesua ere. Gure ikuspuntu antropologikoa honako gaiez arduratuko da: a) praxi artistikotik izate ontologiaren abordatze bat; b) ikuspegi antropologikoa aberasten duen transdiziplinaritate bat; eta d) Ikuspuntu politiko bat prozesu sortzaileak berreskuratzeko. Hiru ikuspuntu horiek kontuan harturik, gai izango gara antropologo bezala, ez konponbideak, baina bai beste begirada batzuk azaleratzeko, betiko ondoko galdera honi erantzuteko asmoz: izan al daiteke antzerkia eraldaketa sozialerako erreminta?

Argitaratuta

2016-06-01

How to Cite

Alvarez Barragán, G., & Alvarado Castro, I. (2016). Antzezpen praxia prozesu politiko gisa. Hurbilpen antropologiko bat. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (19), 97–110. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/79