Blade Runner Bilbo: titanioaren itzaletatik… Hiri paisaiaren eraikuntzako taktika estetika eta ikonografikoak Alhóndiga kulturgunearen birmoldaketan
Gako-hitzak:
Alhóndiga, Bilbo, hiri-berreskurapena, estetika, ikonografiaLaburpena
Antzinako ardo-biltegi izatetik funtzio anitzeko eraikinera egindako bidean, Bastida arkitektoak ez zuen inoiz imajinatuko, ikonizitate apoteosikozko atmosfera dentsoan hiritarren topaleku bilakatuko zenik. Industriaren ondorengo hiri-berreskurapen sakonean dugun Bilbo postmodernoan, “lekuz kanpoko” toki legez gainjartzen den eraikin-multzoa, “ametsetako” arkitektura “argitsuekin” kontrastean, AlhóndigaBilbaok esku-hartze urbanistikoak justifikazio sozialaz osatzen ditu. Bisitariei baino hiritarrei zuzenduagoa dagoen ekipamendua, ur-azalean islaturiko titanioaren itzaletatik estetika desberdin baten keinua atzeman dezakegu aldi berean, eta horren inspirazio-iturria Blade Runner-erako apokalipsi-osteko hiri-modeloetatik datorkigu.