“Itsusiak, zikinak eta txarrak”. Arrantza sektoreko emakumezko “langileen” eta “langileen gaineko” begiradak (Mar del Plata, 1990-2010)

Egileak

  • Romina Denisse Cutuli Centro de Estudios Históricos y Sociales,
Universidad Nacional de Mar del Plata (Buenos Aires)

Gako-hitzak:

emakume langileak, irudikapenak, desberdintasuna, generoa, lan kolokotasuna

Laburpena

Artikulu honetan lan munduko genero desberdintasunetara hurbilduko gara, Mar del Plata-ko arrantza industrian lan egin duten edota lanean ari diren emakumeen esperientzien bitartez. Emakume langileek beren buruari buruz duten irudiaren eta beste eragile batzuek haiei buruz duten irudikapenaren arteko halako testuartekotasun bat identifikatzen saiatuko gara. Lan biografiak izango ditugu aipagai, elkarrizketen bidez, komunikabideen bidez edo funtzionario publikoek zein lantokietako nagusiek egindako adierazpenen bidez eraikiko ditugunak. Kontakizun biografiko hauetan beste gizarte eragileek emakumeei buruz dituzten iritziak agerian jartzen dira. Begiradak, isekak edo sexu erasoak dira atzera begirako elkarrizketa hau osatzen duten osagaietako batzuk. Halaber, kontakizunok iradokitzen dutenez, emakumeek ez dute beren burua biktimizatzen ezbeharren ondorioz; aitzitik, subjektu autonomo gisa sendoagotzen ditu zoritxarrak.

How to Cite

Cutuli, R. D. (2015). “Itsusiak, zikinak eta txarrak”. Arrantza sektoreko emakumezko “langileen” eta “langileen gaineko” begiradak (Mar del Plata, 1990-2010). Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (15), 141–157. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/45