Gerra zibileko autobiografiak: etika, politika eta metodologia

Egileak

  • Pio Perez Aldasoro Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)
  • Ignazio Aiestaran Uriz Filosofia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU)

Gako-hitzak:

Gerra Zibila, tentsio metodologikoak, autobiografiak, testigantzak, justizia

Laburpena

Funtsean, euskaraz idatzi ziren hamar kontakizun autobiografikori buruzko testu-azterketan eta hausnarketan datza ikerketa-egitasmo hau. Aukeratutako idazki horiek gerra zibilaren inguruko gertaerak partekatzen dituzte; gure ustez, ongi ordezkatzen dute gerra sasoia bizi izan zuen euskaldun komunitatearen belaunaldia. Narrazio autobiografiko horietan, egileek oso garbi adierazi zuten gerrak zenbat atsekabe, zentzugabekeria eta garraztasun zekartzan, eta jasandako sufrimendua zein latza izan zen ohartarazi ziguten. Egitasmoaren lehenengo zirriborroetatik ohartu ginen egitasmoak zenbait korapilo gordetzen zituela bere baitan itsatsita; besteak beste, metodologikoak, epistemologikoak eta maila politikokoak; eta horiek partekatu nahi ditugu hemen.

Downloads

How to Cite

Perez Aldasoro, P., & Aiestaran Uriz, I. (2015). Gerra zibileko autobiografiak: etika, politika eta metodologia. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (15), 23–33. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/35

Most read articles by the same author(s)