Turismo gastronomikoa eta euskal kulturaren ordezkariak: sagardoa eta txokolatea

Egileak

  • Miren Urquijo Dpto. de Filosofía de los Valores y Antropología Social, UPV-EHU
  • Margaret Bullen Dpto. de Filosofía de los Valores y Antropología Social, UPV-EHU http://orcid.org/0000-0003-3082-6164

Gako-hitzak:

irudipen kulturala, turismoa, tradizioa, lantegia, aisia

Laburpena

Artikulu honetan, turismo gastronomikoaren eta euskal kulturaren irudikapenaren hausnarketa egiten dute egileek. Abiapuntua txokolatearen eta sagardoaren inguruko erakargarri turistikoak dira. Artikuluak arreta jartzen du turismo gastronomikoa Euskal Herrian agertzeko moduan, lanarekin duen erlazioan eta turismorako eraikitako imajinarioen ereduetan. Isilean gorde eta agerian jarri diren elementuak aztertzean, bertako ezaugarriak ekonomia turistikoa areagotzeko eraikitako kulturan sinbolikoki berrinbertitzen direla aurkitzen dute egileek.

How to Cite

Urquijo, M., & Bullen, M. (2015). Turismo gastronomikoa eta euskal kulturaren ordezkariak: sagardoa eta txokolatea. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (13), 55–65. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/18

Zenbakia

Atala

Monografikoa