Amatasun etorkinaren aurpegia. Argazkilaritza emakumezkoen migrazioen ikerkuntza tresna etnografiko gisa
Gako-hitzak:
emakumeen migrazioa, amatasuna distantzian, antropologia, argazki erakusketaLaburpena
Argazkilaritza etnografian, dokumentu bat da non ikertutako errealitatea agertzen den eta aldi berean, errealitate horretara ailegatzeko tresna izan daiteke. Artikulu honetan, sakondu nahi dut hainbat hiltzetan, egindako ikerketak abiapuntu izanez, (maternidades transnacionales y el cuidado en la distancia) Guatemalako emakume imigranteekin egin dena Madrilen bertan. Metodologia kualitatiboan sartuta, argazki proiektu bat egin nuen, ikerketan parte hartu zuten lau emakumeekin, amaierako sentsazioa ezin hobea izan zen. Argazkiak, bidea ireki zuten, informazio etnografiko berriak berenganatzeko. Era berean, argazki bakoitzak esanahi propioa dauka, amatasuna distantzian ulertzeko eta bizitzeko moduak analizatzeko.