Biopolitika eta humanitarismoa: eztabaida kontzeptualak eta ikerketa etnografikoak
Gako-hitzak:
Foucault, antropologia, biopolitika, biozilegitasuna, humanitarismoaLaburpena
Giorgio Agamben eta Roberto Espósitoren saiakera filosofikoarekin kontrastatuz, bizitza-politiken eremuan egindako azken ekarpen antropologiko batzuk eztabaidatuko ditut artikulu honetan. Dokumentua lau zatitan banatu dut. Lehenengoan, “biopolitika” kontzeptuaren ikuspegi sintetiko bat eskaini dut, Foucaultek normalisation eta normation arteko bereizketarekin definitu zuen gisa. Ondoren, Agamben eta Espósitok egindako berraztertzeak eztabaidatuko ditut kritika etnografikoaren bidez. Hirugarren atalak Fassin eta Petrynen biobotere eta biozilegitasunaren inguruko etnografiaz datza. Azkenik, biopolitika eta humanitarismoa desberdinduko ditut, Anthropological Research on the Contemporary-ren azterketei jarraituz.