“Nire odolekoa zara, nire bihotzeko neba”

Egileak

  • María Espinosa Spínola Otras - Perspectivas Feministas en Investigación Social. Instituto de Estudios de la Mujer. Universidad de Granada

Gako-hitzak:

ahaidetasuna, haurtzaroa, generoa, marjinalitatea, bandak

Laburpena

Mexikon kalean bizi diren neska-mutilei buruz egindako ikerketa etnografikoaren ildotik sortutako hainbat ondorio bildu nahi ditu artikulu honek. Zehazki, “banda” (taldea) deituriko egitura familia bezala agertu nahi da, bertan ematen diren harremanak familiarekin eta ahaidetasunarekin bat eginez. Lotura hori (Carsten, 1997) adiskidetasuna, solidaritatea eta arduraren bitartez sortzen da. Banda/familia ideiari buruz egiten dudan interpretazioan neska-mutil horiek zalantzan jartzen dituzte, euren marjinalitatetik eta euren egunerokotasuneko praktiketatik, teorian oso argudiatuta dauden eta ohikoak diren kontzeptuak (haurtzaroa, familia edota senidetasuna, esate baterako). Horrela, kontzeptu horiek eraldatu egiten dituzte, euren beharretara egokitzeko. Beraiek erabakitzen dute non, zeinekin eta nola bizi; sareak eraikitzen dituzte. Familia bat antolatzeko beste modu bat erakusten digute, eta harreman afektiboak eta senide artekoak ere aintzat hartzen dira bertan.

##submission.downloads##

Zenbakia

Atala

Monografikoa

##plugins.generic.recommendBySimilarity.heading##

##common.pagination##

##plugins.generic.recommendBySimilarity.advancedSearchIntro##