Nazioaz gaindiko familiak agertzea dakarten faktoreak eta familia-bateratzearen inguruko negoziazioak. Ekuadorreko migrazioaren azterketatik abiatutako analisia
Gako-hitzak:
familia transnazionalak, gizarte ugalketa, familia-biltzea, arauen egoera, itzuleraLaburpena
Familia transnazionalen ikerkuntzak leku berezia izan du migrazioaren ikerketa esparruan. Ikerketa ildo gehienek familiaren eraikuntza soziokulturalari eta hauek kontestu desberdinetan moldatzeko duten gaitasunari erreparatu diote. Gutxi izan dira –eta ikerketa hau adibide da– egituraren faktoreak, gizarte ugalketa edo testuinguru arauemaileak familia transnazionalen sorreraren faktore eragiletzat hartu dituzten ikerketak. Ekuadorreko migrazio kasu-azterketa abiapuntu hartuz, familia transnazionalen baitan migrazio proiektuaren eta familia-biltzearen inguruan negoziazio-objektu (eta batzuetan gatazka-objektu) diren alderdietan ere jarri da arreta.
##submission.downloads##
Zenbakia
Atala
Monografikoa
##submission.howToCite##
Nazioaz gaindiko familiak agertzea dakarten faktoreak eta familia-bateratzearen inguruko negoziazioak. Ekuadorreko migrazioaren azterketatik abiatutako analisia. (2015). Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, 16, 59-73. https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/51