Amatasunaren aurreko emozioak: inposatutako ereduetatik emakumeen erantzunetara
Gako-hitzak:
antropologia, amatasuna, osasun-laguntza, emakumeak, emozioakLaburpena
“Ene! Ama izatea da emakume izatearen gauzarik politena!” da haurdun dagoen emakume baten aurrean sarrien entzuten dena. Senide eta lagunei ez ezik, prozesu horretan laguntzaile diren osasun arloko langileei ere entzuten zaie. Amatasunaren inguruko ikuspegi soziokultural nagusiak islatzen dituzte, eta beren esperientziei zentzua emateko emakumeek erakutsi, bizi eta erabili behar dituzten emozioen inguruan orientatzeko sozializazio-mekanismoak dira. Gure ikerketetan, emakumeen emozio askotarikoak erakusten dituzten egoerak bildu ditugu, eta beste esanahi batzuk ematen dizkiete horietako batzuek amatasunari eta horrek emakumeen bizitzan duen funtzioari.
Downloads
Zenbakia
Atala
Monografikoa
How to Cite
Amatasunaren aurreko emozioak: inposatutako ereduetatik emakumeen erantzunetara. (2015). Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, 14, 81-92. https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/28