Gure ikerketak ez-migrantizatzea beharrezkoa ote?
Gako-hitzak:
alteritatea, migratizazioa, inmigritatea, kultura, hiritartasunaLaburpena
Nazioarteko migrazioen ikasketak abiapuntutzat hartuta, artikulu honek “etxeko” antropologiaren erabilera eta besteekiko hurbiltzeko modua era kritiko batean aztertzea du helburu. Beste herrialdeetan jaiotako pertsonei eta migrazioei buruzko azterketak egiterako garaian, aurretik markatuak izan diren taldeak fiskalizatzen al ditugu gure praktika antropologikoak? Gure eta “besteen” arteko ezberdintasun kulturalak aztergaitzat hartzen dituzten ikerketak kontuan hartzen baditugu, nola erabiltzen dituzte ikerketa horiek kultura kontzeptua? Zein kontzeptu da giltza antropologian? Alteritate prozesuak kanpoan jaitzakoengan duen eragina aztertu ordez, prozesu hori aplikatzen ari ote gara gure azterketa antropologikoak egiterako garaian modu horretan besteak ikusezin bihurtuz? Horrek guztiak gure ikerketak desmigratizatzeko aukera ematen digun galdetzera eramaten gaitu.