Politikaren, aktibismoaren eta etnografiaren birformulazioa. Antropologia somatiko eta zaurgarri baten zirriborroa
Gako-hitzak:
gorputza, politika, aktibismoa, zaurgarritasuna, Euskal HerriaLaburpena
Artikulu honetan, azken hamarkadetan, bai Estatu espainiarrean baita euskal gizartean ere, aktibismo ezberdinetan eta subjektu politikoa ulertzeko eran ematen ari diren zenbait eraldaketaren berrikuspena egiten da. Hortik abiatuta hiru ardatz dituen ainguraketa teorikoan oinarrituriko analisi antropologikoa proposatzen da: gorputzaren inguruko zenbait teoria; zaurgarritasunaren kontzeptuaren inguruan egiten ari diren irakurketa ontologikoak; eta Ernesto de Martinoren “presentziaren krisiaren” kontzeptuaren berreskuraketa. Inguru teoriko honek etnografia somatiko eta zaurgarri bat zirriborratzen lagunduko digu, non ekintza politikoen eta ezkortzat hartu ohi diren esperientzien analisiari (e.b. isiltasuna) beste era batetara ekiteko aukera izan dezakegun. Etnografia mota honek elkarmenpekotasuna, ekintza kolektiboa eta erresistentzia bezalako nozioak modu alternatibo batetara ulertzeko eta birformulatzeko aukera ere eman diezaguke.