Lankidetza antropologia eta mugimendu sozialak: prozesuaren baitan dauden subjektuen arteko bertutezko mihiztaketak eraikiz
Gako-hitzak:
lankidetza antropologia, erreflexibitate dialogikoa, mugimendu sozialak, kide epistemikoak, Eskubide Sozialen BulegoakLaburpena
Artikulu honetan, antropologiaren eta aktibismoaren arteko harremanen inguruan hausnartu dut, 2008tik 2012ra mugimendu sozialen zenbait sarerekin izandako lekuan lekuko lanaren esperientzian oinarriturik. Ikerketan, lankidetza praktiken ezaugarriak eta onurak aipatu ditut, azpimarratuz nola galdera berdinen inguruan sortutako proiektuek ahalbideratzen duten antropologia bat zeinak mugimendu sozialekin batera: 1) ekintza kolektiboari buruz dugun ulerkera aberastu eta konplexuago egingo duen; 2) gurekin batera lan egiten dutenei baliagarri egiten zaien, haien interes eta beharrekin bat egiterakoan; eta 3) diziplinan zentralak diren eztabaidekin lotzen den, afera epistemologikoak eta metodologikoak geure lanen erdigunean kokatzen baitira: zertarako, zeinentzako eta nola ikertzen dugu.