Iraultza isil bat: auzomailako eta feminismoari lotutako aktibismoaren oroitzapenak, Trantsiziotik 15Mra Bartzelonan eta haren inguru industrialean
Gako-hitzak:
emakumeen batzordeak, feminismoa, auzo-mugimendua, Trantsizioa, oroimenaLaburpena
1970eko hamarkadan, Trantsiziotik demokraziarako garaian, Bartzelonako eta haren inguru industrialeko auzo eta herrietan emakumeek talde eta batzorde batzuk sortu zituzten, auzoetako eskakizunak orduan suspertzen ari zen feminismoaren eskakizunekin lotuz. Eskakizun haien bidez praktika demokratikoak eta autogestiokoak esperimentatu eta garatu ahal izan zituzten, batetik; eta, bestetik, ongizate-estatuaren mugak zabaltzea lortu zuten, ugalketaren kontrolaren gaineko eskubideak eskuratuz, besteak beste. Berrogei urte geroago, emakume haiek topatzen duten egoera bestelakoa da: iraganean lortutako eskubideen murrizketa, Trantsizioaren kritika, haien ibilbide aktibistaren azterketa eta, oroimen-lanaren bidez, beren borroka beste belaunaldi batzuei helarazteko beharra.