Arte aborigen australiarra: suntsipena, jabetza ala babesa?

Egileak

  • Elisabeth Pérez Izaguirre Dpto. Filosofía de los Valores y Antropología Social, Universidad del País Vasco (UPV/EHU)
  • Ana Liñero Máster en Filosofía, Ciencia y Valores (UPV/EHU)

Gako-hitzak:

arte aborigena, jabetza, babesa, suntsipena, benetakotasuna

Laburpena

Lan honen helburua, australiar aborigenen artearen eraketaren eta Mendebaldean ematen zaion erabileraren inguruko gogoeta egitea da. Artearen erabilera eredu honen ondorioak, jabetzaren, babesaren eta suntsipenaren ildotik jorratuko ditugu. Horretarako, ikuspegi antropologiko batetik, egungo arte lanen merkatua landu eta Mendebaldeko nahiz bertako ikusleen ezagutza soziala nola eratzen den aztertuko ditugu; gogoan hartuz, azken hauek, haien artelan zaharrenenen eta garaikideen esanahiak eraldatzen dituztela. Gogoeta honen ondorioek, interes ekonomikoaren eta australiar artearen izen onaren gainetik, Mendebaldeko artearen kudeaketa arduragabe bat iradokitzen dute. Azken atal hau kultur jazarpenaren, benetakotasunaren eta botere harremanen ikuspuntutik garatuko dugu.

Argitaratuta

2015-09-02

How to Cite

Pérez Izaguirre, E., & Liñero, A. (2015). Arte aborigen australiarra: suntsipena, jabetza ala babesa?. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (18), 83–96. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/66