Euskal antropologiaren jauzi kontzeptualak eta euskal
kulturaren haragitasunak

Egileak

  • Mari Luz Esteban Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Gako-hitzak:

euskal kultura, gorputza, emozioak, identitate bizitua

Laburpena

Euskal antropologiaren bilakaera abiapuntu hartzen duen artikulu honen helburua da, gaur egungo antropologia feministak eta gorputzaren eta emozioen gizarte teoriak ahalbidetzen duten ikuspegia euskal kulturaren azterketari aplikatzea. Etnografia mota honek ahalmen handia du kulturen heterogeneitatea, konplexutasuna eta materialtasuna deskribatzeko eta jendeak bizitzari eman ohi dion zentzu anizkoitza adierazteko. Era honetan, euskara edota beste hizkuntzen hiztun izatearen esperientzia oparoaz eta jendeak euskal kulturari dagokionez dituen definizio eta bizipen anitzez jardungo da, identitate bizitua eta identifikazioaren artean leudekeen aldeak nabarmendu guran. Berriemaileek euskal kulturak lituzkeen haragitasunak eta berezitasunak aipatu dituzte, “euskal” nozioa bere eginez baina, aldi berean, zabalduz eta ezegonkortuz.

Downloads

How to Cite

Esteban, M. L. (2015). Euskal antropologiaren jauzi kontzeptualak eta euskal
kulturaren haragitasunak. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (16), 111–125. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/54

Zenbakia

Atala

Kolaborazioak