Generoaren eta ahaidetasunaren arteko artikulazioak migrazioaren testuinguruan: nazioz gaindiko amatasunetik haratago
Gako-hitzak:
generoa, senidetasun transnazionala, amatasun transnazionala, senidetasunaren lana, hiritartasunaLaburpena
Lan honen bitartez genero eta senidetasunaren arteko erlazioak hausnartzea proposatzen dugu, testuinguru desberdinetan kokaturiko lan etnografikoak eta antropologiak senidetasunari egindako kritika feminista kontuan harturik. Nazioarteko migrazioari buruzko literaturan “amatasun transnazional“ kontzeptua nola sortzen den kontrastatzerakoan, hona ekarri nahi ditugun kritika batzuk konpartitzen joan gara bi egileok. Gure iritziz, kontzeptu horren erabilerak naturalizazio zientifikoa bereganatu du, alde batetik emakumeen eta amatasunaren arteko lokarri naturala adieraziz, eta bestetik, amatasun biologikoa eta amatasun sentimenduen lotura. Horrela, ezinbesteko ziren dikotomiak: publiko-pribatu, ekoizpen-ugalketa, arrazoi-emozio, maskulino-femenino atxikita azaltzen dira hiritartasun transnazionalaren eraikuntzaren azterketan.