Emakumeen kontrako indarkeria agenda politikoan, gizartean eta hedabideetan

Egileak

  • Dolors Comas d’Argemir Universidad Rovira i Virgili

Gako-hitzak:

generoa, emakumeak, bortxakeria, politika publikoak, feminismoa

Laburpena

Artikuluak emakumeen aurkako bortxakeria desagerrarazteko Espainiako politika publikoez dihardu. Politika publiko horien ezaugarrietako bat bortxakeriaren arazoari genero ikuspegitik aurre egitea litzateke. Genero kontzeptua mundu akademikoan sortutakoa da, eta emakume zein gizonen arteko egiturazko berdintasun ezan kokatzen du bortxakeriaren erroa. Artikuluak genero kontzeptua agenda politikoan eta gizarte eztabaidetan nola sartzen den aztertzen du eta, beraz, ekintza politikoa kontzeptu akademikoez nola hornitzen den. Emakumeen aurkako bortxakeria bizitza pribatuarekin lotutako banakako arazo izatetik gizarte arazo izatera nola pasatzen den aztertzen du testuak, eta komunikabideek prozesu horretan betetako papera hartzen du kontuan. Azkenik, politika publiko horien aurkako erreakzio politiko eta sozialak aipatzen dira, sexismo modu berrien hedapenaren testuinguruan.

How to Cite

Comas d’Argemir, D. (2015). Emakumeen kontrako indarkeria agenda politikoan, gizartean eta hedabideetan. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (15), 175–190. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/47