Nazioaz gaindiko ziber-ekintza politikoa: brasilgo MST-ren kasua

Egileak

  • Juame Vallverdú Universitat Rovira i Virgili

Gako-hitzak:

MST, ziber-aktibismoa, transnazionalismoa, kidego birtuala, talde-ekintza

Laburpena

Aktibismo politikoa internet bidez nazioartera eramateko jarraibideez ari da artikulua. Jabetza Gabeko Landako Langileen Mugimendua (MST) da adibidea, eta Brasilen duen Idazkaritza Nagusiaren eta mugimenduak Bartzelonan duen Babes Batzordearen ehun ziber-mezu baino gehiago aztertzen dira, landa-lana egin baitzen bertan 2008. urtean. Lehen-lehenik, mobilizazio globalen eta kidegoaren eraikuntza birtualaren arteko nolabaiteko lotura teorikoa egitea proposatzen da eta, ondoren, MSTk sarean zabaltzen dituen gaiak eta azterkizunak aurkezten dira. Azkenik, arrazoibide horietan oinarriturik, kidegoa oratuko duen ethos baterako bidea aipatzen da, talde-ekintza eraginkorra izan dadin.

How to Cite

Vallverdú, J. (2015). Nazioaz gaindiko ziber-ekintza politikoa: brasilgo MST-ren kasua. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (15), 159–173. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/46