Maitasuna, generoa eta nerabezaroa:
ikerketa baten emaitzak

Egileak

  • Irantzu Fernández Rodríguez Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Gako-hitzak:

maitasuna, nerabezaroa, feminismoa, generoa, sozializazioa

Laburpena

Artikulu honen helburua nerabeek maitasunaren inguruan dituzten diskurtso eta praktikei buruz hausnartzea da, ikusitako jarraipen, tentsio, gatazka eta hausturei arreta berezia eskainiz. Lortutako emaitzetan, ezberdintasunak agertzen dira neska eta mutilen artean (beste faktore batzuek erakutsitako aldagarritasunez gain). Honekin guztiarekin, maitasunaren sozializazioaren bitartez genero arteko desabantaila egoera bermatzen dela baieztatzera iritsiko gara. Hala ere, tentsioak eta gatazkak nabariak dira, eta eraldaketarako giltza izan daitezke

Downloads

How to Cite

Fernández Rodríguez, I. (2015). Maitasuna, generoa eta nerabezaroa:
ikerketa baten emaitzak. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (14), 105–115. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/30

Zenbakia

Atala

Monografikoa