Jai-Alaiko turistak. Memoria sozialaren aktibazioaren eta simulazio kulturalaren artean

Egileak

  • Daniel Rementeria Arruza

Gako-hitzak:

turismoa, ondare, erakustaldia, frontoi, xistera

Laburpena

Artikulu honetan, Gernikako Jai-Alai frontoia ondare kultural bihurtzeko prozesua eta hori baliabide turistiko gisa erabiltzearen inguruko hausnarketa egin dut, antropologiaren ikuspegitik. Alde batetik, eraikinaren beraren balorazio monumentala aztertu dut, bai eta zesta-punta modalitatearena ere, artxibo-museo baten proiektuan eta liburu pare batean bildutako memoria historikoaren berreraiketaren bidez. Beste aldetik, gauzatzen ari den modalitatearen aktibazioa ikertu dut, pilotari txikien eskolaren bidez, eta, batez ere, pakete turistikoen barnean emandako erakustaldien bidez. Azken horiek erakustaldi parte-hartzaileak direnez, objektu eta pertsonen arteko lokarriak erakusten dira, jokoari beharrezko estaldura emozionala emanez, esanahiko mekanismo bihurtzeko.

How to Cite

Rementeria Arruza, D. (2015). Jai-Alaiko turistak. Memoria sozialaren aktibazioaren eta simulazio kulturalaren artean. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (13), 11–22. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/14

Zenbakia

Atala

Monografikoa