Nostalgia ospatzen: musika, memoria eta kidetza zentzu baten sorrera Bartzelonako kubatar diasporan

Egileak

  • Iñigo Sánchez Fuarros Universidade Nova de Lisboa

Gako-hitzak:

musika, memoria, zentzumenak, komunitatea, kubatar diaspora

Laburpena

Artikulu honek ikertzen du Bartzelonako kubatar diasporetan musikak duen paera komunitate-zentzu bat sortzen. Horretarako, bertan bizi diren kubatarrek topagune gisa erabiltzen duten jatetxe txiki baten hurbilketa etnografikoa egin dut. Zehazki, bezero kubatarrengan musikak banakoen zein talde oroimenak eragiteko duen gaitasuna, egite horretan identifikazio eta partaidetza sentimenduak areagotuz, aztertu dut. Musikan soilik ardazturiko beste hurbilketa batzuen aurrean, lan honek musika interpretazioak duen testuinguru multisentsoriala analisi etnomusikologikoari gehitzearen beharra aldarrikatzen du. Soilik horrela jabetu gaitezke musikak emozioen bitartez sorterriko oroimenak gogora ekartzeko duen ahalmenaz, zeinak eraginkortasun eta indar bereziarekin azaleratzen dituen migrazioen ondoriozko lekualdatze prozesuetan.

Argitaratuta

2019-05-28

How to Cite

Sánchez Fuarros I. (2019). Nostalgia ospatzen: musika, memoria eta kidetza zentzu baten sorrera Bartzelonako kubatar diasporan. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (22), 59–74. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/111

Zenbakia

Atala

Monografikoa