Hiru tomate aldaeren inguruko kategorizazio, normalizazio eta errekonozimendu prozesuak. Gizarte identitatea jateaz eta tomateak elkar ekoizteaz

Egileak

  • Marta Barba Gassó Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

Gako-hitzak:

haziak, bertako aldaerak, Eusko Label, aitorpena, kategorizazioa

Laburpena

Artikulu honetan hiru nekazal aldaeren inguruko kategorizazio, normalizazio eta aitorpen prozesuak aztertuko ditut, Jack tomatea, Aretxabaletako Morea tomatea, eta izenik gabeko edo etxeko tomatearen ingurukoak, hain zuzen. Haziak naturokulturak direla ulerturik, aldaera hauek nola egiten diren eta nola ekiten duten ulertu nahi dut. Hau da, hauei izaera ematen dieten prozesuetan sakondu nahi dut. Kalitatea, jatorria eta bertakotasuna —lurraldearekin lotuta dagoen identitate politiko gisa zein gertuko produktuari atxikitzen zaion balio gisa— izango dira tomate hauen eta tomate hauek jaten dituzten pertsonen eraketan agertuko zaizkigun balio nagusiak.

Argitaratuta

2018-10-21

How to Cite

Barba Gassó, M. (2018). Hiru tomate aldaeren inguruko kategorizazio, normalizazio eta errekonozimendu prozesuak. Gizarte identitatea jateaz eta tomateak elkar ekoizteaz. Ankulegi. Gizarte Antropologia Aldizkaria, (21), 39–56. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkaria.ankulegi.org/index.php/ankulegi/article/view/100