Emakume karabanak: maitasun topaketa modalitate baten etnografia
Gako-hitzak:
maitasuna, gizonezko ezkongabetasuna, landa-despopulazioa, emakume etorkinak, bikote bilaketaLaburpena
Helburu nagusi emakume-karabanen (“neskazahar eta mutilzaharren festa” edo “maitasun-topaketa” ere deiturikoak) azterketa duen ikerketa antropologikoa du oinarri artikulu honek, eta arreta berezia jartzen du landa-eremuen hustean, ezkontza-estrategien berrosaketan, inplikatutako bizi-proiektuetan, gizonezkoen ezkongabetasunean, eta emakumezkoen “migrazioaren migrazioan”, horiek ulertzeko ezinbestekoa den genero-ikuspegia aintzat hartuta. Ekarpen honetan, karabana horien elementu garrantzitsu bat azaldu nahiko nuke pixka bat: maitasun-sentimendua, harreman sentimentala bilatzen duten gizon-emakume ezezagun horien arteko topaketa horietan protagonista dena, fikzio adostu baten pean: borondatezko dantzaldiaren pean, batzuek eta besteek jomuga bera dutela (desioa eta protagonismoa) eta egoerak berak ohiko erritua eraldatzen duela.