Ulf eta Cornelia: Berlingo maitasun istorio bat
Gako-hitzak:
puntillismo, estimulu, inkontzientea, maitemina, basilikoLaburpena
“Ulf eta Cornelia: maitasun istorio bat Berlinen”, 1999-2003 urteen artean garatutako Berlin fin de millenium: gorputz etnografíaren gaineko esperimentu bat tesiaren ataletako bat da. Artikulu honetan, autoreak, Ulfekin eta Corneliarekin, Berlin behin behineko bizilekutzat duten bi gorputzekin, bizitako uneak kontatzen dizkigu. Zehazki, Ulfen maitemintzea izango da etengabeko aurkikuntza prozesuan oinarritutako etnografía honen ardatza. Lilurarako gaitasuna ezagutzarako teknika bezala erabiliaz, nortasun egonkorrak eratu aurretiko eremura eramango gaitu, hau da, gorputz-estimulu eta bulkada inkontzienteen mundura. Azpimarratu behar da, artikulu honetan protagonista diren pertsonak, autorea bera eta bizi diren hiria eraikuntza prozesuan daudela.