Heriotzaren trikimailua eta tratua
Gako-hitzak:
heriotza, Gau Beltza, haurtzaro eta nerabezaroaren etnografia, jaiakLaburpena
Artikulu honetan heriotzarekiko hurbilketa soziala eta kulturala egin nahi diogu heriotza elementu zentraltzat duen egungo ospakizun zehatz baten azterketaren bidez: urriaren 31n haur eta nerabeek ospatzen duten Gau Beltza, Arimen Gaua edo Halloween izeneko jaia, hain zuzen ere. Festa horretan iluntasuna, beldurra eta heriotza oso presente daude eta elementu horiek guztiak oso erakargarriak dira gaztetxoentzat. Haurren ekimenez sortzen ari diren jai berritu horiek heriotza eta beldurra esperientzia sozial, kolektibo eta partekatu gisa bizitzeko aukera eman dezaketela proposatu nahi dugu. Egungo gizartean heriotzarekin harremana izateko edo ez izateko erak nekro-tanato-politika neoliberalaren parte ere izan daitezkeelako eta, ondorioz, jaiak eta erritualak birsortzea politika horiei aurre egiteko modua bihurtu.
Downloads
Argitaratua
Zenbakia
Atala
License
Copyright (c) 2022 Jaime Altuna Ramírez, Josu Ozaita Azpiroz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.