Hardcore eszena(k) Gipuzkoan. Zarata, identitate-eraikuntzaren osagai berezitu bezala

Egileak

  • Jon Markel Ormazabal Gaztañaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Gako-hitzak:

zarata, musika, hardcorea, eszena, identitatea

Laburpena

Zarata desiratzen ez den soinua da, baina batez ere, onartezintasuna edo arauen haustura adierazten dituen irizpen sozial bat da. Gaitzespena eragiten du eta beti da besteena. “Soinu-politizatua” esaten dio Xabier Erkizia (Galarraga, 2014) soinu ikerlariak; zarata, eta musika horren barne, bestearen soinua deskribatzeko erabiltzen dugun adjektibo bat baita, eta politizatua da, bere erabilerarekin bestearekiko harremanean mailaketak ezartzen ditugulako. Musikaren testuinguruan, baina, norberarena ere izan daiteke zarata, eta haustura jarrera baten adierazpen gisa funtzionatuko du orduan. Hala da, bederen, hardcore deritzon musikari dagokionez; inguruan eratzen dituen eszenetako lagunen identitate-eraikuntzetan osagai bereizgarri bilakatzeraino.

##submission.downloads##

Argitaratua

2019-05-28

Zenbakia

Atala

Monografikoa