Lan antropologikoaren hainbat dilema delitu ekintzetan nahastutako ekintzaileekin
Gako-hitzak:
dilema etikoa, etika antropologikoa, etnografia, desbideraketa, delituaLaburpena
Etnografia arloko lanetan, epistemologia eta irizpide moral ezberdinak dituzten pertsonekin kontaktuan jartze hutsak, dilema etikoak sortarazi ohi dizkio ikerlariari. Delituzko jardueratan nahastuta dauden pertsonekin lan egiteak, dilema hauek nabarmen ugaritzen ditu. Lan honen helburua, baliabide eskaseko taldeetako moralitatea eta trasgresioari buruzko gure kanpo esperientziatik ateratako dilema etikoak erabiltzea da; bide batez delituzko jokabidea ikerketa gai hartu duen etnografoaren paradoxa etiko-metodologiko batzuei buruzko hausnarketa egiten saiatu, eta bestalde hauek suposatzen dituzten erronkei buruzko mamurketa egitea ere, ez soilik ikerlari moduan dauzkagun erantzunkizunengatik, baita geure indibidualtasun moralagatik ere.