“Ezetz, ezetz, ez gaituztela ordezkatzen”: guk bizi izandako esperientziatik ikerketa eta aktibismoaren arteko erlazioa berpentsatzen
Gako-hitzak:
aktibismoa, ikerketa, mugimendu sozialak, M15, antropologia konprometituaLaburpena
Artikulu honetan, ikerketa eta aktibismoa artikulatzeko modu posibleei buruz hausnartuko dugu, sozialki eta politikoki konprometitutako gure antropologo jarreratik. Antropologia kritikotik bi ardatz nagusiren inguru ekarpenak egin direla nabarmentzen dugu: ezagutzaren ekoizpen mekanismoen demokratizazioa eta horren edukien politizazioa, mugimendu sozialen indartzeari begira. Granadako M15eko testuinguruan bizi izandako esperientzia ekarriko dugu, ikerketaren eta aktibismoaren arteko zailtasun eta desadostasun kasu zehatz batzuk aztertzeko. Parte-hartze inplikatuaren abantailak nabarmenduko ditugu, eta “larritasunean” eta “lasaitasunean” oinarritutako proposamen politiko eta metodologiko bat aurreratuko dugu.